ONGI ETORRIA

Kaixo guztioi!

Oraindik ez zarete enteratu? Datorren urtean Gasteizeko Euskal Pilotaren Astearen (GEPA) lehenengo edizioa egingo da. Denok dakigun bezala, euskal pilota Euskal Herriko kulturaren parte da, eta tamalgarria iruditzen zaigu antzinatik gure kulturaren parte izan den joko tradizional hau gero eta gutxiago praktikatzea. Aste honetan zehar, kirol hau sustatzeko hainbat jolas eta txapelketa egingo dira, jendeak espezialitate ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko aukera izan dezan. Animatu zaitezte etortzera, eta denok batera aste bikaina pasako dugu gure herriaren kulturan murgilduz!

Blog honetan GEPA-ri buruzko informazio guztia modu azkar eta ordenatu batean aurkitu dezakezue. Hala ere, zalantzarik izanez gero, hurrengo helbide elektronikora bidali zuen kezkak eta lasai asko argituko dizkizuegu:


asierarodriguez@gmail.com
ELKARRIZKETA

Auxkin Perez de San Roman, pilotari profesional ohia, afizionatu mailean Espainiako txapelduna eta hainbat aldiz Nafarroako hainbat txapelketen irabazlea maila profesionalean. Donosti, 2017-11-19.

Gure proiektua indartzearren, pilotari profesionala izan zen Auxkin Perez de San Roman-rekin elkarrizketa bat izan dugu, pilotari bezala izan duen esperientzia ezagutzeko eta proiektu honi buruzko bere iritzia zein den ezagutzeko.


1.- Noiz hasi zinen pilotara jokatzen? Zein izan da zure esperientzia euskal pilotan? 

Bueno kaixo guztioi, ni Auxkin naiz, pilotari erretiratua. Esku pilotan 6 urterekin hasi nintzen jolasten, denok bezala, eskolan lagunekin. Oiartzungoa naizenez han hasi nintzen jolasten, baino urte batzuk geroago Lizarrara joan nintzenez han hasi nintzen gehiago destakatzen. Hango irakasleak nigan zerbait ikusi zuten eta “Club Deportivo San Miguel”-era pasa zidaten alebin, benjamín eta juvenil kategoriak jolasteko. Urte horietan zenbait konpetizio eta “interpueblos” irabazi egin genituen. Azkenean, 1999-an Aspe enpresarekin pilotari profesional moduan debutatu nuen, eta 2008 arte izan nintzen profesionala, 33 urte nituela jada ezin nuelako lana eta pilota tartekatu.

2.- Zein posiziotan jokatzen duzu?

Bizitza osoan atzelaria izan naiz, txiki-txikitatik, hango posizioan jarri egin zidatelako eta han gustora sentitzen nintzelako.

3.- Txapelketaren bat irabazi al duzu? Zein?

 Bueno ba Nafarroako txapelketa askotan irabazi nuen maila profesionalean. Gero afizionatu mailan Espainiako txapelduna ere geratu nintzen.

4.- Esku-pilotaz gain, espezialitateren bat praktikatu duzu? Zein?

Hamalau urte izan arte eskupilota eta futbola tartekatu egiten nuen, baina handik aurrera bakarrik esku-pilotari gogor ematen hasi nintzen. Euskal pilotako beste modalitate batzuk noski probatu egin ditudala, ba ez dakit… pala luzea, frontenisa, pala motza… Ah bueno, eta behin ere zesta-puntan eta erremontean ibili nintzen.

5.- Ospea lortu duen pilotariren batekin jokatu al duzu?

Bai. Adibidez, lehenengo mailan, nire debut egunean Goñi II-arekin debutatu nuen. Ondoren Aimar Olaizolak 18 urte zituela profesionaletan jokatu zuen lehenengo aldia nirekin izan zen. Hauek bi espezialak izan ziren, nire debut eguna izan zelako eta Aimarren debut eguna nirekin izan zelako, baino baita ere Titin.. ezagunak diren askorekin. Gero ni pixkat paketiloago nintzen, baino jolastu, gehienekin jolastu nuen.

6.- Zer iruditzen zaizu GEPA ekitaldia?

Aste bat bakarrik zela irakurri nuenean gutxi zela iruditu zitzaidan, baina gero hainbeste jarduera egingo direla ikustean, bai goizez, arratsaldez… hobeto iruditu zitzaidan! Gainera atzo esan zidaten proiektu hau ez dela bakarrik urte honetan egingo eta hurrengo urteetan ere egingo dela ez? Hori zoragarria da! Oso ondo iruditzen zait gaur egun hainbeste aukera egonda beste kirol asko egiteko gure kirola sustatzea asko gustatzen zaidalako. Gaur egungo ume gehienek ez dute aukera euskal pilota probatzeko, beraz aukera paregabea iruditzen zait Gasteizko umeak mundu honetan sartzeko.

7.- Zergatik uste duzu jendea animatu behar dela?

Uste dut gendea animatu egin behar dala gure kirola delako, euskal kirola, eta gainera oso kirol konpletua, dibertigarria, polita eta errexa iruditzen zaidalako… Gainera hemen hainbeste frontoi egonda… aprobetxatu behar dira!

8.- Uste duzu garrantzitsua dela pilota sustatzeko horrelako ekitaldiak
prestatzea?

Bai, batez ere ba herri txikitan frontoiak daudelako eta umeak hara joaten dira jolastera, bainon hiritan adibidez ere frontoiak egonda ume pila seguruenik frontoia ez dutela ezta probatu ere egin, eta hori tamalgarria iruditzen zait.

9.- Laguntza eskainiko zenuke proiektu honetan?  

Jakina! Gero merendola egonda nola ez!? Jajaja ez, ez, broma da. Lehen jokatzen nintzenean normala zen zenbait ikastoletara edo zenbait konpetizioetara joatea sariak banatzeko momentuan. Oso pozik joango nintzateke horrelako proiektu batean laguntzera!




       AISIALDIA

Euskal pilotaren barnean hainbat espezialitate daude. Batzuk ezagunagoak dira, baina ez horregatik ikusgarriagoak. Gaur egun, antzinatik praktikatzen diren espezialitate batzuk galtzear daude (bote luzea, pasaka, xare…) eta horregatik espezialitate guztiak sustatzeko aisialdi klaseak prestatu ditugu.
“Klase” egun hauetan jokaera desberdinak lantzeko ariketak eta jolasak egingo ditugu. Ariketa mota asko egingo ditugu baina beti ere kontuan hartuz denek egin ahal ditugunak direla. Euskararen kulturaren zati bat ezagutzen dugun bitartean, lagunak egiteko eta jende berria ezagutzeko aukera paregabea izango da.  Horrela ere, gure arbasoak zituzten ohiturak eta zaletasunak ezagutzeko aukera izango dugu.
Aisialdi saio hauetan, etortzen den jende kopurua 3-4 frontoitan banatuko ditugu eta bakoitzean ariketa ezberdinak egingo ditugu eta taldeak frontoi batetik bestera pasatzen joango dira modalitate guztiak frogatuz. Hona hemen egingo ditugun ariketen hainbat adibide:
  • ·   Pala argentinarrean:  Hasieran bi ilaratan jarriko gara, ilara bat ezkerraldean eta bestea eskuinaldean. Ezkerraldekoak aterako du eta “peloteo” bat mantentzen saiatuko gara (ezkerretik eskuinera) behin emanez eta ilararen atzealdera joanez zure txanda berrriz izan arte. Ilarak bost pertsonakoak izanen dira eta trinketeko frontisa eta erreboteko pareta erabiliko ditugu. 

  • Jolasak: Adb.:  Hasieran 10 minutuko azalpen labur eta orokor bat emango dugu euskal pilotako pala modalitateetan erabiltzen diren materialak erakutsiz. Ondoren jolas bat egingo dugu:
“Zer dira tresna hauek?”. Frontoia 5 zelai ezberdinetan banatuko da, zelai bakoitza pala modalitate bakoitzaren izena izango du eta zelai bakoitzaren bukaeran uztai bana egongo da. Materiala duen kutxa zelai erdian jarriko da. Bi talde egingo dira. Seinalea entzundakoan, talde bakoitza fondoko marratik abiatuko da, kutxatik erraminta bat hartu (pilota edo pala ezberdinak) eta dagokion uztaiaren barruan utziko du.
Material ezberdina dagokion uztaian sartzen duten bakoitzean taldeak puntu bat irabaziko du. Puntutara jolastuko da, denbora bukatu arte edo material guztia bukatu arte.




  • ·   Pasaka: Oinarrizko arauak azalduko ditugu eta partidutxuak eginen ditugu, baina pilotari erremintaz jo beharrean eskuarekin hartuko dugu pilota, hartu eta botaz, errazagoa izan dadin.

  • Eskupilota :  Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua, eta galtzailearen ordez beste jokalari bat saruko da jokora. Baina jolas honetan kantxan "esparru debekatuak" egongo dira. Guk egindako bideo bat uzten dizuegu hemen, ariketaren planteamendua ulertzeko:




Baldintzak:
- Tanto bat galduko du (-1) pilota esparru hortan bote eginarazten dion jokalariak.
- Norbaitek 2 jokujarraian irabazi ezkero beste jokalari bati utzi beharko dio bere lekua.

Aldagaiak:
1.- Esparruen kokapena aldatu.
2.- BINAKA: jokoa bat baten aurka izan beharrean bi biren aurka jolastuz.




  • Gomazko pala: Pertsona bat beste baten aurka jokatuko dute, non aurretik zehaztutako espazio batean pilota bote egiten badu, zuzenean txarra izango da. Hona hemen bideotxo bat:
Oharra: Espezialitate hau gomazko pilota batekin jokatzen da, nahiz eta guk bideoa teniseko pilota batekin egin dugun. Zuzenean jo beharrean bideoan lehenego pilota ponpatu egiten dugu errazago izan dadin.


                                                



  • Xisterako espezialitateak: Ostiralean xistera ezberdinak (zesta punta, erremontea eta joko garbia) ezagutzeko jolasak egingo dira, klasea hiru taldetan banaturik. Pilotarekin erlazionatzeko modu ezberdinak ikasiko ditugu (adibidez erremontea pilota irristatuz bueltatzen da frontisera).

  • Sare: Erraminta berezi honekin hainbat ariketa ezberdin egingo ditugu, baina hasieran zaila suertatzen da, pilotarekin erlazionatzeko moduaren eraginez: pilota kolpatu ordez, hartu eta bota egiten da. Hemen bideo bat utziko dugu, espezialitate hau aldez aurretik ezagutzeko:
                                          

          Espero dugu guk prestatutako ariketa hauek zuen gustukoak izatea. Anima zaitez ezezagunak             diren espezialitateak probatzera!

  • Pertsonalari dagokionez, hainbat kolaboratzaile behar izan ditugu proiektua aurrera eramateko. Kolaboratzaile hauek epaileak, eta ordu libreetako monitoreak izan dira. Alde batetik 3 epaile behar izan ditugu osotara lehiaketetan tantuak apuntatzen egoteko. Bestalde, Gasteizen ordu libreetako monitore izateko titulua ateratzeko praktiketan ari diren ikasleak klaseak prestatzen eta materiala jasotzen lagunduko digute, eta "Staff" moduan arituko dira ekitaldia ahalik eta dibertigarrien egiteko. Aisialdi klase guztietan gutako (GEPAren sortzaileak) kordinatzaile bat egongo da gutxienez, klasea nola izango den azaltzeko, eta aste guztian zehar aurretik prestatuta dagoen egitasmoa behar bezala gauzatzeko.


       Igandean antolaturik dauden erakustaldietarako Auxkin-ekin eta bere laguna den Aimar Olaizola IIarekin kontaktuan jarri gara, eta espezialitate horiek erritmo azkarrean zein ederrak diren erakutsiko dute jendearen aurrean. 

      Azkenik, diruaren gestioa egiteko ekitaldiak prestatzen profesionala den kontatzaile bat kontratatu dugu.

Mezu honen bidez gure ekitaldia posible egin duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Argi dago Araban pilotaren munduan larrialdi serio bat dagoela, eta sinistezina badirudi ere, diruaren inguruan mugitzen den gizarte honetan oraindik pilota defendatu eta sustatzeko gogoak duen jendea dago. Beraz, saia gaitezen denon artean arazo honi irtenbidea bilatzen, aste honen bitartez hasiz.

MILAESKER!!!




  • Ekitaldi hau prestatzeko material asko beharrezkoa izan da (batez ere pilotan aritzeko erramintak). Izan ere, proiektua aurrera joan ahala, Gasteizeko zenbait klubek beraien laguntza esakini digute, euskal pilota sustatzeko proposamen ederra iruditu zaielako. Beraz, proiektuan zehar landuko ditugun espezialitate baten batean jardun nahi baduzu, ez izan zalantzarik klub hauetan hainbeste gustatu zaizun espezialitate horretan entrenatzeko aukera izango duzula.


Horrela, klub hauek GEPA antolatzeko behar dugun material osoa dohan utzi digute, zerbait apurtzen bada ordaindu behar dugunaren baldintzarekin. Klub hauen laguntza gabe ezinezkoa suertatuko litzateke proiektu hau eraikitzea, beraz, eskerrak ematearren, astean zehar frontoietan kluben izenekin kartelak jarriko ditugu iragarki moduan.



Hona hemen materiala utzi diguten kluben zerrenda:


      
  • AIARAKO EUSKAL P.E.   
  • ARAIA                  
  • ARKUPE - ZUIA                                                                
  • Dulantziko Eskuhuska Pilota K.T.                                     
  •  ERREKALEOR    
  • Federacion Alavesa de Pelota Vasca                                         
  • LEGUTIO DI-DA                                                               
  • LEZAO AGURAIN                                                                 
  • MAESTU     
  • OION                                                                                         
  • PELOTAZALE AMURRIO                                                      
  • PILOTA AÑANA                                                                   
  • ZARAMAGA     




  • Instalazioei dagokienez, aipatu ditugun frontoiak eta trinketea aste osoan zehar alokatzeko, Gasteizeko udalarekin kontaktuan jarri ginen eta gure proposamena azaldu genion. Azkenaldi honetan Gasteizen euskal pilotaren tradizioa galtzen ari dela azaldu genien, eta ideia bikaina iruditu zitzaien gure ekitaldia. Beraz, ordutegiak eta datak kontsultatu ondoren akordio batera iritsi ginen. Horrela Mendizorrotzan dauden pilotalekuak ordu konkretu batzuetan geure eskura egotea lortu dugu.



Proiektu hau prestatzeko, informazioa zenbait iturri desberdinetatik atera dugu, hona hemen hauen web orriak:

-trinketaren definizioa: wikipedia entziklopedia askea. Kontsulta: 2017/11/16  https://eu.wikipedia.org/wiki/Trinket

-frontoi motzaren definizioa: Eusko Jaurlaritzaren web gunea, hezkuntza, hizkuntza politika eta kultur saila. Kontsulta: 2017/11/16  http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-518/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/deporte00_e.html

-Frontoi luzearen definizioa: Eusko Jaurlaritzaren web gunea, hezkuntza, hizkuntza politika eta kultur saila. Kontsulta: 2017/11/16  http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-518/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/deporte00_e.html

-Plaza librearen definizioa: Eusko Jaurlaritzaren web gunea, hezkuntza, hizkuntza politika eta kultur saila. Kontsulta: 2017/11/16  http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-518/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/deporte00_e.html

-Gasteizeko frontoiei buruzko informazioa: Vitoria-Gasteiz-eko udalaren web orria. Kontsulta: 2017/11/16   http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=entuo_8_2_1_1_4

-Kluben zerrenda: Arabako euskal pilota federakuntzaren web orria. Kontsulta: 2017/11/16 http://www.pilotaraba.com/pub/club.asp?idioma=ca


- Euskal Herriko pilotari kopuruei buruzko informazioa: Asegarce-ko web orria. Kontsulta: 2017/11/16 http://www.asegarce.com/es/pelotaris/  eta  Aspe-ko web orria. Kontsulta: 2017/11/16 http://www.aspepelota.com/pelotaris/pelotaris.php


Proiektu hau arrera eramaten lagundu gaituzten Gasteizko klubei zuzendutako tartea da hau, izan ere ezin izango genuke haien laguntzarik gabe aste bikain hau planifikatu.

Beraz hona hemen materialarekin, pertsonalarekin edo laguntza ekonomikoekin lagundu gaituzten Gasteizko kluben zerrenda:

  • AIARAKO EUSKAL P.E.   
  • ARAIA                  
  • ARKUPE - ZUIA                                                                
  • Dulantziko Eskuhuska Pilota K.T.                                     
  •  ERREKALEOR    
  • Federacion Alavesa de Pelota Vasca                                         
  • LEGUTIO DI-DA                                                               
  • LEZAO AGURAIN                                                                 
  • MAESTU     
  • OION                                                                                         
  • PELOTAZALE AMURRIO                                                      
  • PILOTA AÑANA                                                                   
  • ZARAMAGA                                                                                 

ESKERRIK ASKO!

       KONPETIZIOAK

Aste osoan zehar, leihatu nahi duenarentzat frontenis, gomazko pala eta eskupilotako txapelketak prestatu ditugu. Hirurak frontoi motzetan jokatuko dira (ikusi instalazioetan).

Hiru txapelketak bikoteka izango dira. Partiduak 15 tantu lortzera izango dira, gehienez 30 minutukoak. Sakea 4tik atzera egin beharko da, 4 eta 7aren artean sartuz.



 Tantuak apuntatzen dituen epaile bat egongo da partidu bakoitzean. Partiduaren irabazleek hurrengo fasera pasako dira.

Beharrezkoa suerta daitekeen materiala ekartzea ezinbestekoa da (erraketa, pala, takoak). Igande goizean txapelketa hauen finalak jokatuko dira, eta erakuskizunen ostean sari banaketa izango da.

Bikote bakoitzeko 10€-ko kostea izango du txapelketaren batean izen ematea.


Azkar ibili, soilik 32 bikote eman dezakete izena txapelketa bakoitzeko eta denok txapeldun izan nahi dugu!
KONPETIZIOAK

Aste osoan zehar, leihatu nahi duenarentzat frontenis, gomazko pala eta eskupilotako txapelketak prestatu ditugu. Hirurak frontoi motzetan jokatuko dira (ikusi instalazioetan).

Hiru txapelketak bikoteka izango dira. Partiduak 15 tantu lortzera izango dira, gehienez 30 minutukoak. Sakea 4tik atzera egin beharko da, 4 eta 7aren artean sartuz.

 Tantuak apuntatzen dituen epaile bat egongo da partidu bakoitzean. Partiduaren irabazleek hurrengo fasera pasako dira.

Beharrezkoa suerta daitekeen materiala ekartzea ezinbestekoa da (erraketa, pala, takoak). Igande goizean txapelketa hauen finalak jokatuko dira, eta erakuskizunen ostean sari banaketa izango da.

Bikote bakoitzeko 10€-ko kostea izango du txapelketaren batean izen ematea.


Azkar ibili, soilik 32 bikote eman dezakete izena txapelketa bakoitzeko eta denok txapeldun izan nahi dugu!
KONPETIZIOAK

Aste osoan zehar, leihatu nahi duenarentzat frontenis, gomazko pala eta eskupilotako txapelketak prestatu ditugu. Hirurak frontoi motzetan jokatuko dira (ikusi instalazioetan).

Hiru txapelketak bikoteka izango dira. Partiduak 15 tantu lortzera izango dira, gehienez 30 minutukoak. Sakea 4tik atzera egin beharko da, 4 eta 7aren artean sartuz.

 Tantuak apuntatzen dituen epaile bat egongo da partidu bakoitzean. Partiduaren irabazleek hurrengo fasera pasako dira.

Beharrezkoa suerta daitekeen materiala ekartzea ezinbestekoa da (erraketa, pala, takoak). Igande goizean txapelketa hauen finalak jokatuko dira, eta erakuskizunen ostean sari banaketa izango da.

Bikote bakoitzeko 10€-ko kostea izango du txapelketaren batean izen ematea.


Azkar ibili, soilik 32 bikote eman dezakete izena txapelketa bakoitzeko eta denok txapeldun izan nahi dugu!







EGITASMOA

  •  GEPA ekitaldia 2017ko abuztuaren bigarren astean ospatuko da lehenengo aldiz, eta hortik aurrera urtean behin izango da, beti ere data horietan. Hona hemen GEPA-n egingo diren jardueren egitasmoa!

-Goizeetan (asteazkenean ezik), 11:00etatik 13:30ak arte euskal pilotaren espezialitate ezberdinetako aisialdi klaseak egongo dira, non praktikaren bitartez kirol honen jokaera bitxien eta ederrenak ezagutzeko aukera izango duzuen.


-Arratsaldetan eta asteazken goizean txapelketak egongo dira bostetatik zortziak arte.

-Asteburuan, ordutegia aldatuko da. Larunbatean ez dira jarduerarik egongo, eta txapelketen finalak igande goizean jokatuko dira. Ondoren eskupilotako (4,5) erakustaldi mundiala ikusteko aukera egongo da, non lehen mailako bi pilotari profesionalak parte hartuko duten. Gainera zesta-puntako erakustaldi bat egongo da.

Amaitzeko, erakustaldiak bukatzen direnean, sari banaketa egingo da, eta lehiaketa bakoitzeko irabazleei txapela eta trofeo bat emango zaie.




 Baina hainbeste jarduerekin… seguro gosea pizten zaigula denoi. Horregatik ondo bukatzeko lunch bat egingo da.



ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA





11:00
-Esku-pilota
-Gomazko Pala
-Larruzko Pala


-Pasaka
12:00
-Frontenisa

-Xare
-Pala argentinarra
-Pala luzea
-Pala motza
-Eskupilota txapelketa (1/16)

-Bote luzea
13:00












17:00
   ---
20:00



-Frontenis txapelketa (1/16)




-Gomazko pala txapelketa (1/16)

-Frontenis
 txapelketa (1/8)

-Gomazko pala
txapelketa (1/8)

-Eskupilota txapelketa (1/8)

-Gomazko pala txapelketa (1/4)

-Frontenis txapelketa (1/4)




OSTIRALA
LARUNBATA  

IGANDEA

11:00

-Erremontea


     11:00
-Eskupilota txapelketa finala

12:00
-Zesta-Punta







11:30

-Gomazko pala txapelketa finala


13:00
-Joko Garbia

    12:00


     12:30


     13:00


     13:30
-Frontenis finala


-Zesta-punta erakusketa


-Eskupilota 4,5 erakustaldi profesionala

Sari banaketa
          +
      Lunch







17:00
   ---
20:00

-Eskupilota txapelketa
(1/4) eta (1/2)

-Gomazko pala txapelketa (1/2)

-Frontenis txapelketa (1/2)