INSTALAZIOAK
Aipatu ditugun euskal pilotako jokamolde ezberdinak instalakuntza desberdinetan jolasten dira hala nola trinketan, plaza librean, frontoi motzean edo frontoi luzean.
- TRINKETEA: Lau paretako pilotaleku itxia da, kontrakantxarik gabea, jokorako baliagarriak diren lau paretaz mugatua: frontisa, atzeko edo erreboteko pareta, ezker-pareta eta eskuinekoa. Ezker paretan teilatua dago eta teilatu azpian sarea. Sarean tantoa bukatzen da.
- FRONTOI MOTZA: Frontoi motza, 30 edo 35 m-ko luzera artekoa. Eskua, sarea, paleta eta horrelako beste zenbait espezialitateetarako erabiltzen da, zeinetan erremintak pisu gutxikoak diren eta piloten bizitasuna txikiagoa den.
- FRONTOI LUZEA: Frontoi luzea, 60 m arte. Zesta-puntarako, erremonterako eta ukitu handiko pilotaz aritzeko palarako frontoi tipikoa dugu.
- PLAZA LIBREA: Frontisa soilik duten kantxak. Plaza librea o plaza agirikoa izena ematen zaiona da. Antzinako frontoiak dira, gutxi gorabehera 1875 arte iraun zutenak eta oraindik ere Iparraldean aurki daitezkeenak.
Hona hemen geure euskal pilotaren astean erabiliko ditugun instalakuntzak:
- Maitena trinketea: http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=entuo_8_2_1_1_4
- Ogueta frontoia: http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=entuo_8_2_1_1_2
- Olave frontoia: http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=entuo_8_2_1_1_1
- 4. Frontoia: http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=entuo_8_2_1_1_3




No hay comentarios:
Publicar un comentario