- Pertsonalari dagokionez, hainbat kolaboratzaile behar izan ditugu proiektua aurrera eramateko. Kolaboratzaile hauek epaileak, eta ordu libreetako monitoreak izan dira. Alde batetik 3 epaile behar izan ditugu osotara lehiaketetan tantuak apuntatzen egoteko. Bestalde, Gasteizen ordu libreetako monitore izateko titulua ateratzeko praktiketan ari diren ikasleak klaseak prestatzen eta materiala jasotzen lagunduko digute, eta "Staff" moduan arituko dira ekitaldia ahalik eta dibertigarrien egiteko. Aisialdi klase guztietan gutako (GEPAren sortzaileak) kordinatzaile bat egongo da gutxienez, klasea nola izango den azaltzeko, eta aste guztian zehar aurretik prestatuta dagoen egitasmoa behar bezala gauzatzeko.
Igandean antolaturik dauden erakustaldietarako Auxkin-ekin eta bere laguna den Aimar Olaizola IIarekin kontaktuan jarri gara, eta espezialitate horiek erritmo azkarrean zein ederrak diren erakutsiko dute jendearen aurrean.
Azkenik, diruaren gestioa egiteko ekitaldiak prestatzen profesionala den kontatzaile bat kontratatu dugu.
Mezu honen bidez gure ekitaldia posible egin duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Argi dago Araban pilotaren munduan larrialdi serio bat dagoela, eta sinistezina badirudi ere, diruaren inguruan mugitzen den gizarte honetan oraindik pilota defendatu eta sustatzeko gogoak duen jendea dago. Beraz, saia gaitezen denon artean arazo honi irtenbidea bilatzen, aste honen bitartez hasiz.
MILAESKER!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario