AISIALDIA

Euskal pilotaren barnean hainbat espezialitate daude. Batzuk ezagunagoak dira, baina ez horregatik ikusgarriagoak. Gaur egun, antzinatik praktikatzen diren espezialitate batzuk galtzear daude (bote luzea, pasaka, xare…) eta horregatik espezialitate guztiak sustatzeko aisialdi klaseak prestatu ditugu.
“Klase” egun hauetan jokaera desberdinak lantzeko ariketak eta jolasak egingo ditugu. Ariketa mota asko egingo ditugu baina beti ere kontuan hartuz denek egin ahal ditugunak direla. Euskararen kulturaren zati bat ezagutzen dugun bitartean, lagunak egiteko eta jende berria ezagutzeko aukera paregabea izango da.  Horrela ere, gure arbasoak zituzten ohiturak eta zaletasunak ezagutzeko aukera izango dugu.
Aisialdi saio hauetan, etortzen den jende kopurua 3-4 frontoitan banatuko ditugu eta bakoitzean ariketa ezberdinak egingo ditugu eta taldeak frontoi batetik bestera pasatzen joango dira modalitate guztiak frogatuz. Hona hemen egingo ditugun ariketen hainbat adibide:
  • ·   Pala argentinarrean:  Hasieran bi ilaratan jarriko gara, ilara bat ezkerraldean eta bestea eskuinaldean. Ezkerraldekoak aterako du eta “peloteo” bat mantentzen saiatuko gara (ezkerretik eskuinera) behin emanez eta ilararen atzealdera joanez zure txanda berrriz izan arte. Ilarak bost pertsonakoak izanen dira eta trinketeko frontisa eta erreboteko pareta erabiliko ditugu. 

  • Jolasak: Adb.:  Hasieran 10 minutuko azalpen labur eta orokor bat emango dugu euskal pilotako pala modalitateetan erabiltzen diren materialak erakutsiz. Ondoren jolas bat egingo dugu:
“Zer dira tresna hauek?”. Frontoia 5 zelai ezberdinetan banatuko da, zelai bakoitza pala modalitate bakoitzaren izena izango du eta zelai bakoitzaren bukaeran uztai bana egongo da. Materiala duen kutxa zelai erdian jarriko da. Bi talde egingo dira. Seinalea entzundakoan, talde bakoitza fondoko marratik abiatuko da, kutxatik erraminta bat hartu (pilota edo pala ezberdinak) eta dagokion uztaiaren barruan utziko du.
Material ezberdina dagokion uztaian sartzen duten bakoitzean taldeak puntu bat irabaziko du. Puntutara jolastuko da, denbora bukatu arte edo material guztia bukatu arte.




  • ·   Pasaka: Oinarrizko arauak azalduko ditugu eta partidutxuak eginen ditugu, baina pilotari erremintaz jo beharrean eskuarekin hartuko dugu pilota, hartu eta botaz, errazagoa izan dadin.

  • Eskupilota :  Jokalari biren elkarren aurkako partidua 3 tantotara. 3 tanto lortzen dituen jokalariak irabaziko du jokua, eta galtzailearen ordez beste jokalari bat saruko da jokora. Baina jolas honetan kantxan "esparru debekatuak" egongo dira. Guk egindako bideo bat uzten dizuegu hemen, ariketaren planteamendua ulertzeko:




Baldintzak:
- Tanto bat galduko du (-1) pilota esparru hortan bote eginarazten dion jokalariak.
- Norbaitek 2 jokujarraian irabazi ezkero beste jokalari bati utzi beharko dio bere lekua.

Aldagaiak:
1.- Esparruen kokapena aldatu.
2.- BINAKA: jokoa bat baten aurka izan beharrean bi biren aurka jolastuz.




  • Gomazko pala: Pertsona bat beste baten aurka jokatuko dute, non aurretik zehaztutako espazio batean pilota bote egiten badu, zuzenean txarra izango da. Hona hemen bideotxo bat:
Oharra: Espezialitate hau gomazko pilota batekin jokatzen da, nahiz eta guk bideoa teniseko pilota batekin egin dugun. Zuzenean jo beharrean bideoan lehenego pilota ponpatu egiten dugu errazago izan dadin.


                                                



  • Xisterako espezialitateak: Ostiralean xistera ezberdinak (zesta punta, erremontea eta joko garbia) ezagutzeko jolasak egingo dira, klasea hiru taldetan banaturik. Pilotarekin erlazionatzeko modu ezberdinak ikasiko ditugu (adibidez erremontea pilota irristatuz bueltatzen da frontisera).

  • Sare: Erraminta berezi honekin hainbat ariketa ezberdin egingo ditugu, baina hasieran zaila suertatzen da, pilotarekin erlazionatzeko moduaren eraginez: pilota kolpatu ordez, hartu eta bota egiten da. Hemen bideo bat utziko dugu, espezialitate hau aldez aurretik ezagutzeko:
                                          

          Espero dugu guk prestatutako ariketa hauek zuen gustukoak izatea. Anima zaitez ezezagunak             diren espezialitateak probatzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario