Euskal Pilotan hainbat espezialitate ezberdin daude, euskal herriko nahiz beste lekuetako pertsonek uste dituztenak baino gehiago. Erabiltzen diren erreminten arabera sailkatuko ditugu:
- Eskupilotako jokamoldeak: ezagunenetarikoenak dira eta eskuarekin jokatzen dira, hau da, ez da erremintarik erabiltzen, bakarrik eskua babesteko takoak egiten dira.
- Palako jokamoldeak: pala batekin jokatzen da eta hainbat modalitate ezberdin ditu, hala nola: larruzko paleta, gomazko paleta, pala zabala edo argentinarra, pala motza eta pala luzea.
- Larruzko paleta: larruzko pilota batekin jolasten da eta bata nahiko mehea da.
- Gomazko paleta: gomazko pilota batekin jokatzen da eta palak zuloak ditu.
- Pala zabala edo argentinarra: Pala fin bat da eta trinketean jolasten da soilik.
- Pala motza: pala estu bat da eta larruzko pilotarekin jokatzen da.
- Pala luzea: pala motzaren antzekoa da baina pixka bat luzeagoa eta larruzko pilotarekin jokatzen da.

- Xisterako jokamoldeak: eskuan lotuta daukazun xisterarekin jokatzen dira eta hiru modalitate bereizi daitezke: zesta punta, erremontea eta joko garbiko xistera.
- Zesta punta: xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen da.
- Erremontea: xistera ez oso sakonarekin jokatzen da eta pilota xisteraren behealdetik sartzen da puntatik irteteko etengabeko mugimendu batean.
- Joko garbiko xistera: xistera txikiago eta kurba leunagoko batekin jokatzen da.
- Xarea: biribildutako zurezko eraztun lodi batez eta sare lasai batez ostatuako erramintarekin jokatzen da. Trinketean jolasten da.
- Frontenisa: erraketa bat erabiltzen den modalitatea da. Erabiltzen den pilota gomazkoa eta teniseko pilotak baino biziagoa da.
- Bote luzea: gaur egungo joko zuzenen artean esku hutsez jokatzen den bakarra da, antzinean belar soroan jokatzen zen, orain ordea plaza librean. Sakerako botarria erabiltzen da.
- Laxoa: gaur egun tresnaz jokatzen direnen artean zaharreana da. Jokalariek eskularruarekin jotzen dute pilota. Kintzeka eta jokoka kontatzen da. Botarria erabiltzen da ere bai.
- Errebotea: Pilota xiskeraz jo ohi da, sakea izan ezik. Gaur egun joko zuzenetatik indar handiena duena da. Botarria erabiltzen da ere eta sakea bideratu behar den tokia mugatua da.
- Pasaka: trinketean jokatzen da, bi biren aurka edo hiru hiruren aurka. Sare bat kantxaren erdian ipintzen da, 1'20 metroko altueran, eta pilota alde batetik bestera bidaltzen da sarearen gainetik, eskularruz.




Aitor Azpiazu Altolaguirre JFKZ (Magisteritzatik)
ResponderEliminar1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea (5 bikaina eskuratzeko). Elkarrizketak gauzatu dira, liburuak eta aldizkari zientifikoetan eskuratutako artikuluak irakurri eta aztertu, espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dira… Erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
- Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte baina libururik ez dute erabili. Elkarrizketa bat ere egin dut. Instalazioak bisitatu dituzte eta erreferentziak erabili eta testuan aipatu dituzte.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira…
- Aurkezpena argia da eta eta testua ordenatua dago. Zehaztasunez dago idatzia. Grafikorik ere erabili dituzte.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Bideoak, audioak, argazkiak, foroak… erabili dira.
- Bideoak eta argazkiak erabili dituzte.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (ikusi ebaluazio irizpide zehatzak).
- Bolgaren diseinua ondo dago. Bloga bera erabilerraza da, argia eta ordenatua. Atal ezberdinak ditu, atal bakoitza ondo landuta dago.
1.5. Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo dena delakoa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da. Elkarrizketaren bat eginez gero, guztiek egin dituzte galderak.
- Guztiak ez dira agertzen baina guztien artean egina dagoela ikusten da.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.
- Idatzi erakargarria da eta ondo idatzita dago. Ortografia akatsik ez da ageri.
• Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra (sarrera modukoa).
Egokia da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
Garbi azaldu dute.
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.
Instalazio egokiak dira.
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra).
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua).
Material egokia eta beharrezkoa aukeratu dute.
• Proiektuaren helburu zehatzak.
Helburuak zehaztu dituzte.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien.
Jarduera egokiak dira.
• Aurreikusitako gastuak.
Ez dituzte aipatu.
• Bestelakoak (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
Harremanetan jartzeko modua eta argazki eta bideoak ipini dituzte.
• Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak (testuan aipatutakoak bakarrik erabil daitezke).
Erreferentziak erabili dituzte. Libururik ez dute erabili.
Honenbestez nire nota: 8/10