ONGI ETORRIA

Kaixo guztioi!

Oraindik ez zarete enteratu? Datorren urtean Gasteizeko Euskal Pilotaren Astearen (GEPA) lehenengo edizioa egingo da. Denok dakigun bezala, euskal pilota Euskal Herriko kulturaren parte da, eta tamalgarria iruditzen zaigu antzinatik gure kulturaren parte izan den joko tradizional hau gero eta gutxiago praktikatzea. Aste honetan zehar, kirol hau sustatzeko hainbat jolas eta txapelketa egingo dira, jendeak espezialitate ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko aukera izan dezan. Animatu zaitezte etortzera, eta denok batera aste bikaina pasako dugu gure herriaren kulturan murgilduz!

Blog honetan GEPA-ri buruzko informazio guztia modu azkar eta ordenatu batean aurkitu dezakezue. Hala ere, zalantzarik izanez gero, hurrengo helbide elektronikora bidali zuen kezkak eta lasai asko argituko dizkizuegu:


asierarodriguez@gmail.com

8 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Alex Guinea Criado. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  4. • Datuak hainbat orrialdetatik daude hartuta eta erreferentziak modu zuzen batean idatzita daude, horrez gain, elkarrizketak azaltzen dira eta erabiliko diren instalazioen inguruko azalpena ona da. Blogaren diseinua egokia da; hau da, erraza da erabiltzea, ondo ordenatuta dago. Bestalde, testua era aproposean idatzita dago: ortografia akatsik gabe, testua ordenaturik eta informazio edo testu gehiegi gabe. Bideotan taldeko partaideetako bi agertzen dira.
    • Hasieran egitasmoaren sarrera txiki bat idatzirik dago, nork har dezakeen parte, jarduera motak eta instalazio, pertsonal eta baliabideen azalpen egokia dago (zein izango den eta nola eskuratu duten). Helburua ondo azalduta dago; baita ere geroago jardueren plana. Hala ere, espezialitate guztien azalpena gehiegizkoa iruditzen zait.
    • NOTA: 9
    • Mikel Canelo Ubera, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. Maila.

    ResponderEliminar
  5. Datuak jasotzeko internet erabili dute gehiena. Elkarrizketa bat ere gauzatu dute pilotari profesional bati. Aurkezpenari buruz oso argia eta erraza dela uste dut. IKT-ei buruz bideoak, argazkiak eta grafioak erabili dituzte. Bideoetan bakarrik bi partaide ateratzen dira. blog-ean informazioa asko eta aberatsa ateratzen dela usted ut. Egin behar dena, ordutegia, definizioak, istalazioak… argi ateratzen dira. lanean ere erreferentziak jarri dituzte.
    Nire ustez blog hau oso ongi dago: 9
    Aritz Arteta Baños JFKZ 1. maila

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko erabilitako iturriak web orriak izan dira. Artikulu edo libururik ez duzue erabili. Elkarrizketa bat egin duzue. Erreferentziak gaineratu dira, baina testuan aipatu gabe.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili dira…
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Bideoak eta argazkiak erabili dira, lehenengoak zuek egindakoak gainera. Jarduerak Gasteizen egingo badira, Gasteizko pilotalekuen argazkiak jarri. Izena emateko IKTa erabili da.
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
    1.5. Kolaborazio lana. Bideoa, argazkia edo dena delakoa sortzean/egitean, taldekide gehienak agertzen dira bertan.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz Fakultatearen izenarekin. Gomazko eta larruzko pala ez, paleta baizik. “Xareko erraketak” ez da esaten, xareak baizik. “soilik 32 bikote eman dezakete”, “32 bikotek” jarri behar duzue.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia da.
    • Antolatzaile mota ez duzue gehiegi zehaztu (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak ere ez. Lagun dezaketen erakunde batzuk aipatu dituzue, udala eta klubak. Federazioa faltan bota dut.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Nori zuzendua? Edonori? Zenbat parte-hartzaile onartuko dituzue? Denentzako material edukiko duzue?
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). “Monitoreak” ez al da hobe Fakultatekoak izatea?
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Agian errealistagoa izan behar luke atal honek. Ez da gehiegi sakondu, pentsatuz klubek dena utziko dizuetela.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. Profesional gehiago edukitzeak pilota gehiago sustatzen dela esan nahi du? Eta kontrakoa, profesionalik ez badu, ez dela sustatzen? KONTUZ, ez nahastu sustapena eta profesional kopurua. Gainera, beste espezialitate batzuk ezagutzera eman nahi dituzue, ezta?
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. “Ondoren eskupilotako (4,5) erakustaldi mundiala ikusteko aukera egongo da”, zer esan nahi du parentesi artekoak?
    • Aurreikusitako gastuak. Lehiaketan parte hartzeak 10 euro balio du, eta gainerako jardueretan + luntxa, 5 euro? Materiala doan utziko dizuetela?!
    • Bestelakoak ez dira ia batere jorratu.
    • Diseinatu duzuen ideia garatzeko erabilitako artikulu, liburu eta elkarrizketen erreferentziak (testuan aipatutakoak bakarrik erabil daitezke). Pilotalekuak definitzeko beharrezkoa izan duzue esteka horiek erabiltzea? Argazki guztiak nondik atera dituzuen zehaztu. Artikulu zientifikorik edo libururik ez duzue erabili. Testuan ez duzu aipatu erreferentzietako egilerik.
    • Mikel eta Oscarren xareko saioa izugarria!!! Hurrengoan “toma” hoberenak hartu ;)
    • Pilotalekuak eta abar lortzeko, edo jarduera hau aurrera eramateko, ez zaizue interesatzen federazioarekin harremanetan jartzea?

    3. Kalifikazioa: 8,5.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ResponderEliminar
  7. Orokorrean blogaren idea gustatu zait, simnplea baina interesgarria. Astean zehar egin behar diren ekintzak eta hau lortzeko behar den antolamendua zehatza da eta ondo pentsatuta.
    Bloga irekitzerakoan ateratzen den lehen gauza sarrera da, proiektua azalduz eta honetan parte hartu dezaketen pertsonen eta izenemateren azalpena emanez.
    Proiektua sortzeko hainbat informazio iturri erabili dituzte eta honek aberastasuna ematen dio testuari. Lehen ean dudan bezala informazioa ondo antolaturik dago eta blogean gauzak aurkitzea erraza da.
    Estetikari errefentzia eginez, ondo dagoela esan dezakegu baina hasiera batean, bloga irekitzerakoan, umeei zuzendutako bloga irutu zait. Adin guztietako jendeari zuzendutako bloga izanda nik beste modu batean apainduko nuke.
    Orokorrean bloga ondo dagoela iruditu zait, informazioa argi eta ondo antolatua.
    Nire kalifikazioa: 8,5

    Irati Etxarri Munarriz

    ResponderEliminar