SARRERA
NOR GARA?
Euskal pilota sustatu nahi dugun Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako fakultatean matrikulatutako lagun talde bat gara. Euskal pilota gure kulturaren esentzietako bat dela uste dugu; hau da, gurea da, eta ez beste inorena. Antzinatik kirol honen hainbat espezialitate praktikatzen dira Euskal Herrian, baina denbora pasa ahala gero eta gehiago galtzen ari dira, gaur
egun, esaterako, euskal herrian dauden eskupilotari profesionalen kopurua
txikia da, baina grafiko honetan ikus dezakegun bezala, Araban egoera oso
kezkagarria da. Soilik eskupilotari profesional bat dago. Beraz, gure helburua gasteizen euskal pilota mantentzea eta ahalik eta gehien ezagutzera ematea da. Horregatik, jardunaldi honetara etortzea animatzen zaituztegu.
|
Probintzia
|
Aspe enpresa
|
Asegarce enpresa
|
Esku-pilotari profesional kopurua
|
|
Araba
|
0
|
1
|
1
|
|
Bizkaia
|
3
|
5
|
8
|
|
Errioxa
|
5
|
3
|
8
|
|
Gipuzkoa
|
9
|
5
|
14
|
|
Nafarroa
|
8
|
9
|
17
|
|
Total general
|
25
|
23
|
48
|
ZER DA GEPA?
Euskal pilota sustatzeko guk prestatutako ekitaldi bat da, abuztuaren bigarren astean ospatuko dena hurrengo urtetik aurrera. Aste honetan zehar euskal pilotaren espezialitate ezagunenak (eskupilota, pala...) praktikatzeko aukera izateaz gain, hain ohikoak ez diren espezialitate ederrak (xare, paleta argentinarra...) probatzeko aukera izango duzue. Gainera, kirol honen espezialitate ezberdinetan leihatu nahi duzutenentzat hainbat txapelketetan izena emateko aukera eskaintzen dizuegu. Larunbatean, ekitaldiari amaiera emateko, lehenengo mailako bi eskupilotarien arteko erakustaldi bat egongo da.
