SARRERA

NOR GARA?


         Euskal pilota sustatu nahi dugun Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako fakultatean matrikulatutako lagun talde bat gara. Euskal pilota gure kulturaren esentzietako bat dela uste dugu; hau da, gurea da, eta ez beste inorena. Antzinatik kirol honen hainbat espezialitate praktikatzen dira Euskal Herrian, baina denbora pasa ahala gero eta gehiago galtzen ari dira, gaur egun, esaterako, euskal herrian dauden eskupilotari profesionalen kopurua txikia da, baina grafiko honetan ikus dezakegun bezala, Araban egoera oso kezkagarria da. Soilik eskupilotari profesional bat dago. Beraz, gure helburua gasteizen euskal pilota mantentzea eta ahalik eta gehien ezagutzera ematea da. Horregatik, jardunaldi honetara etortzea animatzen zaituztegu.



Probintzia
Aspe enpresa
Asegarce enpresa
Esku-pilotari profesional kopurua
Araba
0
1
1
Bizkaia
3
5
8
Errioxa
5
3
8
Gipuzkoa
9
5
14
Nafarroa
8
9
17
Total general
25
23
48



ZER DA GEPA?

          Euskal pilota sustatzeko guk prestatutako ekitaldi bat da, abuztuaren bigarren astean ospatuko dena hurrengo urtetik aurrera. Aste honetan zehar euskal pilotaren espezialitate ezagunenak (eskupilota, pala...) praktikatzeko aukera izateaz gain, hain ohikoak ez diren espezialitate ederrak (xare, paleta argentinarra...) probatzeko aukera izango duzue. Gainera, kirol honen espezialitate ezberdinetan leihatu nahi duzutenentzat hainbat txapelketetan izena emateko aukera eskaintzen dizuegu. Larunbatean, ekitaldiari amaiera emateko, lehenengo mailako bi eskupilotarien arteko erakustaldi bat egongo da.

15 comentarios:

  1. Alex Juaristi Larrañaga
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (Magisteritzatik)

    ResponderEliminar
  2. José Echaniz Osés
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1go maila.

    ResponderEliminar
  3. Iker Antepara Txurruka
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  4. Blogan emandako datuak leku desberdinetatik hartuta daude, blogari aberastasuna emanez.Informazio ugari eskeintzen dute esperzialitate motak oso ondo azaltzen dituzte eta bere egitasmoa argi eta garbi erakusten dute. Blogaren diseinua oso ondo dago, oso ordenatuta informazioa erreztasunez bilatzeko, gainera, ekintzen taulekin dena hobeto ulertzen da. Irudiak oso lagungarriak dira blogean adibidez espezialitate desberdinak nolakoak diren ikusteko. Orokorrean ondo idatzita dago eta guztiak parte hartu egin dutela argi dago. Oso lan ona egin dutela iruditzen zait kontuan izanda oso zaila dela bloga egitea. Nire nota: 9

    ResponderEliminar
  5. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  6. Ander Arroyo Luengo, JFKZ 1.Maila.

    ResponderEliminar
  7. Lehenengo puntuari dagokionez, erreferentzietan erreparatzerako orduan ikusten da hainbat artikulubehatu dituztela eta hauetatik atera dutela informazio ugari, hontaz gain, elkarrizketa aberasgarri bat izan dutela eta gainera gauzak lortzerako orduan (instalazioak, materiala nahikoa mugitu direla informazioa aurkitzeko ere. Aurkezpena era garbi eta ulergarri batean eginda dago, taularenbat ere ipini dute hainbat argazkirekin batera informazioa hobe ulertzeko eta gauzak argiago ikusteko. Blogaren erabilpenari dagokionez oso erraza da, dena ongi ordenatuta dago eta oso erabilgarria iruditu zait. Ortografiari dagokionez dena nahiko txukun ikusi dut, ortografia akats askorik gabe. Blog honekiko nire kalifikazioa 9 batekoa da. Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera fisiko eta zientziak, lehenengo maila.

    ResponderEliminar
  8. 1. Datuak jasotzeko hainbat iturri ezberdin (5 baino gehiago) erabili dituzte. Elkarrizketa bat egin dute baina ez dute artikulu zientifikorik gaineratu blogean. Hala ere, instalazioetara bisita egin dute eta erreferentziak egoki idatzi dira. Testua nahi ondo ordenatuta dago eta ondo ulertzen da, grafikoren eta taularen baten bat erabiliz. Hainbat IKT tresna erabili dira: bideoak eta argazkiak. Bloga irakurtzeko oso erraza da, atal guztiak ezberdinduta daude, horietara errazago eta azkarrago heltzeko. Talde lana nabaritzen da, adibidez, bideoen sorkuntzan. Akats txikiren bat izan ezik, ortografia ondo dago eta hizkuntz aberastasuna nabaritzen da.
    2. Egingo dena eta antolakuntza mota ondo deskribatzen da (GEPA). Parte hartu dezaketen pertsonak eta non egingo den ondo adierazten da (instalazioak). Giza baliabideak eta erabiliko diren materialak zehazten dira eta proietuaren helburuak nahiko ondo azaltzen dira. Ariketen formatuak ondo azalduta agertzen dira. Hala ere, aurreikusitako gastuak ez dira agertzen. Inskripzioa egiteko orria jarri dute eta hainbat klubek utziko dizkieten materialak aipatzen dituzte. Web orrien erreferentziak jarri dituzte, baina ez dute artikulurik gaineratu blogean. Intereseko estekak jarri dituzte.
    3. Kalifikazioa: 8,5
    4. Iker Antepara Txurruka, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  9. 1. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO OHARRAK
    1.1. Informazioa jasotzeko 6 informazio iturri desberdin erabili dituzte, eta erreferentzietan jarri dituzte. Zuzenak dira. Egia da aldizkari eta liburuetatik artikulurik ez dutela irakurri eta horrez gain pilotari txapeldun bati elkarrizketa bat egin diote.
    1.2. Aurkezpenari dagokionez testua argia da, ondo antolatua dago, eta irakurtzeko errazagoa egiten duten eskemak erabili dituzte.
    1.3. IKT tresnen erabilerari dagokionez argazki nahiko eta zenbait bideo jarri dituzte blogean. Foro eta audiorik ez da agertzen.
    1.4. Blogaren diseinuari dagokionez, bloga erabiltzeko erraza da, ordenatua dago, argia da eta atal desberdinak ditu. Niri zehazki ez zait oso erakargarria iruditzen, batez ere kolore kontuagatik, baina bestela ondo.
    1.5. Suposatzen da denek kolaboratu dutela elkarrizketetetan eta blogaren eraketan nahiz eta bertan esplizituki ez jarri. Bideoan 2 bakarrik agertzen dira baina suposatzen da beste biak grabatzen daudelako.
    1.6. Hizkuntza nahiko aberatsa dda eta ia-ia ortografia akatsik gabea.
    2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK
    - Sarrera nahiko erakargarria da, nahiko argi uzten dute zein den lortu nahi duten helburua eta horretarako proposatzen dituzten jarduerak. Ez da erakunderik, ikasle talde batek lukratzeko asmorik gabe proposatutako iniziatiba bat baizik. Parte hartzaileei buuz ez da daturik zehazten beraz suposatzen da adin eta leku guztiko pertsonek parte har dezaketela. Jarduerak egiteko Gasteizko jai-alai pilotalekua erabili dezakete.
    - Argi zehazten da zenbat pertsona egongo diren jarduerak zuzentzen, baina bai ordea zein izango den erabiliko den materiala. Proiektuaren helburuak argi azaltzen dira 1.atalean. Egingo diren jarduerak nahiko zehazten dira, eta egongo diren gastuak ez dira aurreikusten. Erreferentziak testuan aipatutatakoak dira, eta haiekin kontaktuan jartzeko ez dago informaziorik edo antzekorik, bakarrik inskripzioa egiteko atal bat.
    3. BLOGAREN NOTA
    - Nik blog honi, 8.5 bat ipiniko nioke.

    IZASKUN LEOZ GARCIANDIA

    ResponderEliminar
  10. 1. Blog hau gauzatzeko hainbat erreferentzia erabili dira, bai elkarrizketak bai artikulu zein informazio gehigarria. Aurkezpena oso garbia da, bertan jartzen duena primeran dago azalduta eta ez du dudarik uzten, gainera grafikoak eta taulak gehitu dituzte. IKT tresnen erabilera nabarmena da ezarri dituzten bideo eta argazkiak direla eta, haietan gainera taldekide guztiak agertzen dira. Testua oso argia eta aberatsa da.
    2. Landu nahi dituzten edukiak primeran daude ezarrita, baita materiala eta beharreko baliabideak lortzeko bideak. Ariketak oso ezberdinak eta esanguratsuak daude, eta hainbat bide ezberdin erakusten dituzte. Gainera haiekin komunikatzeko aukerak ematen dituzte.
    3. Kalifikazioa: 10
    4. Amaia Lopez De La Pisa, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien fakultatea, 1.Maila.

    ResponderEliminar
  11. - Ebaluazio irizpide nagusien oinarria:
    1.1 Elkarrizketa eta liburu desberdinak erabili dituzte, nahiko landuta eta interesgarriak.
    1.2 Testua antolatuta dago, ideak oso argi daude eta lehengo orritatik jakin dezakegu zertaz doan bloga.
    1.3 Bideoak erabili dituzte eta nahiko ondo daude, argazki aproposak erabili dituzte. IKT-e aldetik oso ondo.
    1.4 Bloga ondo dago, oso ondo antolatuta eta dibertigarria da.
    1.5 Egia da bideoak egin dituztela baina ez dira laurak agertzen bakarrik bi partaide. Baina grabatzen hari zana partaidea izan zitekeen.
    1.6 Hizkuntzaren aldetik ondo dago, beraiek nahi zutena lortu dute, dibertigarria.
    1.7 Gaiaren aldetik landuta dago, nire ustez espezialitateak hobeto azaltzea falta da. Baina orokorrean, blog polita eta dibertigarria da.
    -Ebaluazio zehatzen inguruan
    1. Lehenengo orrian, sarreran ondo azaltzen da beraien helburua eta zertaz joango den bloga.
    2. Ez dute azaltzen zer diren zuzenki, baina egia da, klub batzuei eskerrak ematen dietela laguntzagatik.
    3. Nahi duten pertsonak egin ahal dute proiektua.
    4. Instalazioak ondo azaltzen dute, eta argi geratzen da erabiliko duten frontoiak.
    5. Materiala ere ondo azaltzen dute.
    6. Pertsonen aldetik ez dute finkatzen.
    7. Ez dute zehazten ze diru erabiliko duten. Baina inskripzioan esaten dute pertsona bakoitzeko 10 euro jarriko behar dela.
    8. Errefentziak nire ustez, argiago jarri behar litzateke.
    -Kalifikazioa: 9. Oso ondo dagoen bloga da orokorrean.

    José Echaniz Osés. JFKZ, 1.maila

    ResponderEliminar
  12. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    1.1 Informazio iturri desberdinak erabili dira: elkarrizketa bat egin da, instalazioen inguruan informazioa bilatu da eta erreferentziak idatzi dira, nahiz eta liburu edo artikulu zientifikorik ez den erabili.
    1.2 Aurkezpena argia da, taula oso lagungarria da.
    1.3 IKT tresnak erabili dira.
    1.4 Bloga erabilterraza da, ondo diseinatuta dago.
    1.5 Bideoetan bi taldekide bakarrik agertzen dira, hala ere, honek ez du esan nahi talde lanik izan ez denik.
    1.6 Idatzian akats asko daude: enteratu (ongi etorrian), euskal herri minuskulaz (sarreran), etortze(r)a (sarreran), duzutenentzat (sarreran), eskupilotari(r)en (sarreran), goizeetan (egitasmoan), (izan) ezik (egitasmoan), arratsalde(e)tan (egitasmoan), profesionalak (egitasmoan), arbasoak (aisialdian), bikote(k) (lehiaketetan)…

    2. Ebaluazio irirzpide zehatzak:
    • Sarrera dauka.
    • Ez da antolazaile mota zehazten.
    • Ez dira jarduerako partehartzaileen ezaugarriak zehazten, estaldura geografikoa bai.
    • Erabiliko diren instalazioak zehazten dira.
    • Giza eta material baliabideak zehazten dira.
    • Proiektuaren helburuak azaltzen dira.
    • Jarduera motak zehazten dira.
    • Proiektua aurrera eramateko gastuak nola ordainduko diren azaltzen da, udalak, klubek eta laguntzaileek lagunduta.
    • Kontaktuan jartzeko helbidea agertzen da.
    *Baloratzerakoan gehien kontuan hartu dudana idatziak dituen akatsak dira, bestela bloga oso ondo dago.
    3. 8.
    4. Garate Iturzaeta Iker, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  13. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak
    Bloga oso ondo antolatuta dagoela ikus daiteke, nahiz eta askoz erakargarriakoa egin daitekeen. Nik adibidez, bloga zertxobait erakargarriagoa egiteko ez nuke denbora osoan kolore berdina jarriko fondoan, kolorea aldatuko nioke orri bakoitzeko edota argazkiak erabili kolorearen ordez. Informazioari dagokionez, oso ondo azalduta dago eta oso erraz ulertzen da azaltzen duten guztia. Hala ere, nire ustez, pixkat gehiago sakondu daiteke blogaren zenbait ataletan. Nahi duzun informazioa bilatzea erraza da blogaren antolamendu onari esker. Hizkuntza zuzena da, baina batzutan pixkat erakargarriagoa egin daiteke. Ez daukate akats ortografikorik. Erreferentzietan ikus dezakegun bezela, informazio iturri asko erabili dituzte. Talde lana nabari da.

    Nire iritzia blogari buruz:
    Bloga irekitzean ikusten den lehenengo gauza sarrera bat da, non beraien helburua azaltzen digute. Horri esker badakigu bloga zeri buruzkoa izango den. Aurretik esan dudan bezala, iruditzen zait bloga erakargarriagoa egin daitekela. Izan ere, orri bat irekitzen duzun bakoitzean kolore berdinarekin aurkitzen zera eta hori irakurleari aspergarria iruditu diezaioke, kasu okerrenean bloga itxiz eta horrela bezero bat galduz. Ez dut beraiekin kontaktuan jartzeko modurik aurkitu, ez telefono zenbakirik, ezta korreorik ere.

    Nota: 7,5
    Samaniego Sagastume Julen, JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  14. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte, elkarrizketa bat egin diote profesionala izan zen pilotari bati. Ez dirudi liburu edo aldizkari zientifiko batetik informaziorik eskuratu dutela. Espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dituztela dirudi. Zenbait erreferentzia gaineratu dira, guztiak zuzenak dira eta testuan aipatu dira. Testua nahiko ordenatua dago, hasieran lagungarria den grafiko bat daukagu eta testuak nahiko zehatzak dira. Bideoak (ariketak azaltzeko), argazkiak (instalazioak, pilota mota desberdinak edo erraminta mota desberdinak erakusteko erabili dira) eta ez dago foroen erabilpenik. Blogean zehar ibiltzea erraza da, nahiko ordenatuta dago, erakargarria da. Gainera atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera. Bideo desberdinak egin dituzte ariketa desberdinak azaltzeko, baina bideoan ez dira taldekide denak agertzen. Bideo denetan 2 taldekide besterik ez dira agertzen. Idatzia erakargarria da. Ez dira ortografia akatsik ikusten.

    Proposatu duten proiekturako sarrera txikitxo bat egin dute. Txapelketatetan eta jardueretan izena emateko dirua eskatzen dute, baina irabazi asmorik ez duen erakunde bat dela uste dut, nahi dutena Euskal pilota sustatzea da.
    Parte hartzaileei dagokienez ez du zehazten ez generoa (gizonezko, emakumezko edo mixtoak izango diren txapelketak) ezta adina ere (umeentzat edo helduentzat izango den).
    Proiektua hau aurrera eramateko instalazio kopurua eta instalazio mota desberdinak aipatzen dituzte.
    Materialarekin, pertsonalarekin edo laguntza ekonomikoekin lagundu dituzten Gasteizko hainbat klub aipatzen dituzte.
    Sarreran helburua ongi zehazten dute.
    Hainbat joku desberdin proposatzen dituzte, gainera espazialitate desberdinetako ariketak proposatzen dituzte. 7 bat ariketa proposatu dituzte.
    Inskribatzeko gunea oso ondo azalduta dago baina, blogean ez dut inondik topatu beraiekin harremanetan jartzeko mugikor zenbakirik edo sare sozialik.

    ResponderEliminar